gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
Miércoles, 4 de diciembre de 2024
Baroja
GIPUZKOAKULTURA.NET > GUÍAS DE LECTURA > PIO BAROJA, TODAVÍA
PÍO BAROJAREN NOBELAGINTZA ETA EUSKAL NOBELAREN ETORKIZUNA*

JesÚs M. Lasagabaster

Volver

2.5. Azkenik, ez dugu esan nahi Barojaren nobelagintza eredutzat onartu beharko luketenik euskal nobelagileek. Inola ere ez. Baldin zerbait argi eta garbi badago Barojarengan –literaturan, nahiz bizitzan-, bere “antinormatibismoa” da, hain zuzen. Edozein arauren aurka egon zen Baroja, beti eta printzipioz.

Nobelari dagokionez, guztiz argi azaltzen zaigu antinormatibismo hori Barojaren nobelari buruzko teorian, nahiz nobeletan. Edozein gauza kabitzen da nobelan Barojaren ustez, eta printzipio teoriko honen frogarik garbiena, haren nobelak ditugu.

Beraz, ez luke inola ere zentzurik izango Barojaren nobelagintza arautzat hartzen saiatzeak. Baroja bera aterako litzaiguke aurka, ahal balu, dudarik gabe.

Idazlan honen bidez, hauxe azaldu nahi izan dut:

Ezin dio euskal nobelagintzak soil-soilik inoren laguntza gabe etorkizunaren abenturari aurpegia eman.

Nahi eta nahiezko gertatzen zaigun laguntza hori inorengan kokatzerakoan, normala dugu gainerako literaturen narratzaile nagusiengana –atzoko eta gaurkoengana- jotzea.

Haien artean, toki berezi bat gorde behar du Pio Barojak. Nagusi delako eta batez ere, gurea delako.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net