gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
Miércoles, 4 de diciembre de 2024
Baroja
GIPUZKOAKULTURA.NET > GUÍAS DE LECTURA > PIO BAROJA, TODAVÍA
PÍO BAROJAREN NOBELAGINTZA ETA EUSKAL NOBELAREN ETORKIZUNA*

JesÚs M. Lasagabaster

Volver

Barojaren ikasbidea euskal nobelaren etorkizunerako





“Euskal nobelaren aldirik pozkarriena eta interesgarriena, bere etorkizuna da, hain zuzen”. Hitz hauekin bukatzen nuen euskal nobelaren historiari buruzko hitzaldi bat, duela hiru urte.

Handik begiratuta, etorkizun zen denboraren partetxo ba, ttipi-ttipia bada ere, bete da. Eta, urte horietan euskal nobelaren esparruan gertatua ez zaigu oso interesgarri ez pozgarri iruditzen.

Bizpahiru titulu izan ezik, lehor eta urri agertzen da gaur egun euskal nobelagintzaren alorra. Eta, eguraldiaz ari bagina bezala mintzatuz, ez da oraindik zeru-ertzean ikusten, gure nobelaren hain soro kiskaldu eta alferrikakoa busti eta h eza dezakeen euri-aztarrenik.

Hala ere, edo horrexegatik, ausartuko nintzateke ni esaten, etorkizuna dugula oraingo honetan ere euskal nobelaren alderik interesgarriena.

Baina, iritsiko ote da etorkizun interesgarri hori, eta, etortzekotan, noiz eta n ola?

Izan ere, literatur aztertzaile naiz ni ezer izatekotan, eta ez inolaz ere azti. Dena den, botere bitxi eta berezirik ez dugu beharko, jakina, euskal nobelaren etorkizunerako argibideren bat susmatu eta erakusteko.

Hemen, hain zuzen, baliagarri eta garrantzi handikoa gerta dakiguke Pío Barojaren laguntza; haren nobelari buruzko idazlan teorikoak nahiz, eta batez ere, nobelak.

Orain bertan azterketa exhaustibo baten posibilitaterik ez izanik, lauzpabost puntu besterik ez dut aipatuko, orohar eta laburki bada ere, euskal nobela gaur egun aurkitzen deneko irtenezin horretatik atera dadin, bere nortasun literario nahiz kulturala finkatuz.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net